Saioa hasi

Euskara, Generoa, Jatorria eta Klasea gurutzatzen diren lekua: Udako Euskal Unibertsitatearen barruan Jakin jardunaldiak Hitzaldiak

  • Uztaila 13
    Osteguna 09:00
  • Bertan 0€
  • Aurretik 0€
  • Zer: Hitzaldiak
  • Non: Artzabal
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: -

      Egunak: uztailak 13 eta 14

Tokia: Usurbilgo Artzabal Egoitza

Ordutegia: ostegunean 09:00-17:00 eta ostrilarean: 09:00-14:00 (12 ordu)

Matrikulazioa: maiatzaren 22tik uztailaren 10era. Informazio gehiago: www.ueu.eus

Gure eguneroko bizitza eta besteekiko bizikidetza hizkuntza, genero, klase sozial eta jatorriaren arteko harremanetan josten da. Batzuetan korapilatu eta bestetan askatu. Harreman horien nolakotasunak esaten digu zerbait geure buruaz, geure taldetasunetaz, eta azken finean, herria egiteko geure moduez, ezinez eta indarguneez.

Galdera asko ditugu begien aurrean ikusi nahi izatera. Eseri, eta galdera horiek, eta gehiagok marrazten diguten bidegurutze horretan zer gertatzen den ikusi nahi dugu, jokoan ze botere harreman dauden aztertu eta aniztasunetik elkarrizketa abiatu, horretarako elkarguneko feminismoaren begirada baliatuz.

Horren guztiaren inguruko hausnarketari denbora eta lekua eman nahi diogu lehen Jakin Jardunaldi hauetan eta horretarako hamabi aditu eta aritu bilduko ditugu, diskurtsoa eraikitzen eta praktika egikaritzen dabiltzanak denak. Lehe egunean diskurtsoari helduko diogu gehien bat, eta, bigarrenean, bizi-ibilbideen errepasoa baliatuko dugu bidegurutzea zeharkatzeko. Horretarako euskararen ondoan, kitxua, wolof eta galiziera hizkuntzek ere izango dute lekua.